Etxarri Aranatzen jaio nintzen, 1971 urtean; ezkondua eta hiru seme-alabaren aita. Arrasateko Mondragon Unibertsitatean Ingenieritza Tekniko ikasketak egin nituen, informatika arloan. Ordutik, Danobat Taldean lanean nabil, IKT lanetan. Aspalditxo, twitter erabiltzen dut zuen berri izan eta nereak azkar batean plazaratzeko. Gauza landuagoetarako, blog hau erabiltzen dut, morroitza handirik gabe, ixilaldiak eta bolada aktiboagoak tartekatuz. Teknologia berrien inguruan ere hamabostero zertxobait idazten dut berrian.

Lanetik kanpo, mendiko bizikletan aritzea gustatzen zait, inoiz, argazkiren bat ere ateratzen dut, eta ahal denean, familia eta karabana hartuta, inguru zein urrutiko txokoak ezagutzen ibiltzen gara.


Blog honen izena, Etxarri Aranatzen erabiltzen den hitz batetik hartuta dago: Ertokia. Nere etxean askotan erabiltzen den esaera batetik ezagutzen dut: “Hau ertokiye beño sekuo do”.

Azalpen ortodoxoagoa nahi baduzu, jo Jose Luis Erdozia Mauleonen Sakanako Hiztegi Dialektologikoa lanera.