Hitz honekin behin eta berriz topo egiten dut azken bolada honetan. Neuromarketina. Enpresa Digitalak kurtsoren bat antolatu du honen inguruan eta berriki, Punset jaunaren redes-en ere eman dute hone berri. Badirudi, hartzen ditugun erabakietan, emozioak duela garrantzi gehien, arrazoiaren kaltetan. Orain arte kontrakoa uste bazen ere, zerbait erosteko tenorean, gure emozioak baliatzen ditugu eta arrazonamenduak, [...]
Artxiboa honentzat ‘Pasadizoak’ Kategoria
Suge gorria
Asteartean izan genuen spinning monitore berriarekin lehen saioa. Eta aizue, sinesgaitza bada ere, euskara hutsean! Ez dut esango spinning saio bat komunikazio handiko gertakizun bat denik, baina tira, bere puntua badu gora, behera, atzera eta erabiltzen diren hitz apur horiek euskaraz entzuteak. Gaur izan dugu bigarren saioa, eta bere txirringan ipurdia jarri baino lehen, suge-gorri-hile-horia [...]
lat: 43.09692, long: -2.59828
Hauek dira pott egin nuen lekua markatzen duten koordenatuak. 7 lagun abiatu ginen Arrazolatik Anbotoko Mariren kobazulora, soka eta arnesez ornituta. Mariri bisita egin eta gero, igarri nuen indarrez justu nengoela eta lagunak Anbotoko bidean agurtuta, beherako bidea hartu genuen semeak eta biok. Santiagotik datorren pistara nolabait ailegatu eta SOS deiaren telefonoa jo nuen, ez [...]
Eskua eman didazu
L.ren etxean eman duzu arratsaldea. Txaletetan bizi da L., karreteraz bestalde dagoen txalet multzoan. L.ren amari esan bezala, 8ak inguruan agertu naiz zu jasotzera, eta gehienetan bezala, txalet artean erdi galdua ibili naiz eta kotxea behar baino urrunago utzi dut. L.ren etxean txirrina jo, bere aitarekin hitz pare bat trukatu eta kalera atera gara, labirintoan [...]
Beldurra ematen dit
Semearekin biok kaletik gindoazela, honako kartel hau ikusi dut etxe baten sarreran itsasita: Ikusi eta segituan atera da nire ahotik: HAU BELDURRA! Semeak galdetu dit: Zergatik ba aita ? Nik erantzun: Ba beldurra ematen didalako zu zertan zabiltzan zelatatzeko inor kontratatu beharrak, zugan dudan konfidantza neurri horretaraino galtzeak. Semeak: Eta nigan konfidantzarik ba duzu? Nik: [...]

Iruzkin berrienak