Gure umeak atletismoan dabiltza. Eneko iaz hasi zen eta Malen aurten. Ni ere animatu naiz eta ahal dudanean, apur bat mozorrotu eta Abadiño inguruan bueltatxoren bat egiten dut. Malenek eta biok nahikoa izaten dugu karrerak amaitzearekin, lasterketa amaitu ahal izateko erritmoa kontrolatzen ikasiz. Enekok aurreko lasterketetan lortutako markak hobetzea izaten du helburu, eta zenbait karreretan, [...]
Artxiboa honentzat ‘haurrak’ Kategoria
Eskua eman didazu
L.ren etxean eman duzu arratsaldea. Txaletetan bizi da L., karreteraz bestalde dagoen txalet multzoan. L.ren amari esan bezala, 8ak inguruan agertu naiz zu jasotzera, eta gehienetan bezala, txalet artean erdi galdua ibili naiz eta kotxea behar baino urrunago utzi dut. L.ren etxean txirrina jo, bere aitarekin hitz pare bat trukatu eta kalera atera gara, labirintoan [...]
Dirua
Port Aventurako “Estampida” delakoan ilaran gaude. Ordu erdi itxaroten jada. Batzuk, inongo txandarik itxaron gabe, zuzenean montatzen dira. Semeak: eta hauek zergatik ez dute ilararik egiten? Ba diru gehiago ordainduz, sarrera berezi bat lortzen dute, eta sarrera berezi horrekin ez dute zertan txandarik itxaron behar -erantzun diot nik. Hotelean gaudela, padel-pistan jolasteko zer egin behar [...]

Iruzkin berrienak