507 kilometro dira aurten bizikletan egin ditudanak lanerako bidean. Bizikleta hartzen dudan egunean 10 bat kilometro egiten ditut: etxetik Matienako tren geltokira eta Toletxeko geltokitik, Elgoibarreko Arriaga industrialdera. Denboran, 50-55 minutu inguru dira, 634 errepidean kotxez behar ditudan 40 minutuak baina zerbait gehiago. Dirutan ez du konparatzerik: 7 euro kotxez joan-etorria (autopistako bide-saria kontuan hartu [...]