507 kilometro dira aurten bizikletan egin ditudanak lanerako bidean. Bizikleta hartzen dudan egunean 10 bat kilometro egiten ditut: etxetik Matienako tren geltokira eta Toletxeko geltokitik, Elgoibarreko Arriaga industrialdera.
Denboran, 50-55 minutu inguru dira, 634 errepidean kotxez behar ditudan 40 minutuak baina zerbait gehiago. Dirutan ez du konparatzerik: 7 euro kotxez joan-etorria (autopistako bide-saria kontuan hartu gabe), eta trenez, 1,60 euro.
Denbora eta dirua garrantzitsuak izanik ere, ez dira hauek arrazoi bakarrak. Trenean 40 minutu bat ditut zerbait irakurtzeko, eta lanera beste umore batekin sartzen naiz, gidatzeak eragiten didan tentsiorik gabe. Kuxkuxeroa naizen aldetik ere, trenak pasarte mundialak eskaintzen ditu.
Gero ekologia, garraio publikoa, ariketa fisiko apur batek sortzen duen plazerra eta horrelako gauzak daude.
Gu ere frikiak bizi gaituelako, lagun talde batek gure lanerako joan etorriak partekatutako dokumentu batean apuntatzen ditugu. 7 pertsonen artean, lau mila kilometrotik gora egin ditugu aurten. 330 litro erregai eta 750 CO2 kilo inguru aurreztu ditugu.
Eguneraketa, 2011.11.07
Twitter bidez izan dut The Work Cycle ekimenaren berri. Hainbat enpresek, lanerako bidean bizikleta erabiltzen dutela aldarrikatzen dute bertan. Webgune honetan irakurri dut aipu hau:
Bicycling is a big part of the future. It has to be. There is something wrong with a society that drives a car to work out in a gym
-Bill Nye


by mikel
2011 Abe 06 - 10:46
Interesgarria. Lanegun guztietan joaten zara bizikletan lanera?
Euria denean ere? Nola egiten duzu blai ez heltzeko?
by Ander Goñi
2011 Abe 21 - 14:43
Aupa Mikel:
Zure iruzkina zaborrera bidali du spam kudeaketa sistemak eta orain arte ez dut ikusi
Zure galderari dagokionez… euria denean ez dut bizikletarik erabiltzen. Ala ere, euriak bidean harrapatzen banau, motxilan hauek eramaten ditut: txubaskero bat eta praka inpermeablea.
Honekin, busti ez zara bustiko. Gauza da, lantokian arropa hauek sikatzeko lekuren bat behar izango duzula…