Einsteinek zioen bi gauza infinitu daudela, bata unibertsoa eta bestea gizakion ergelkeria, baina lehenengoaz ez omen zuen erabateko zihurtasunik. Lanetik bueltan, trenean run-run, musika klasiko xuabe bat, gehienok begirada lehioaren bestaldean dagoen punturen batean galdua genuela… tin-tan-ton, Zaldibar!
Ataria zabaldu eta 15-16 urteko lau primate eme sartu dira korrika, garraxika, jo tia, jo tia, jo tia. Jarlekua hartu dutenean, norbaitek utzitako rebista bat hartu eta… Adio! Franko izena duen tio-bueno baten irudiak armagedona ekarri du gurera. Ez dira ba denak rebista tiraka hasi, elkarri marikona, japuta eta horrelakoak garraxika!
Nik ere izan nituen 15 urte. Hormonen festa zoroa ere pairatu nuen baina ez dut uste horrelako ikuskizun penagarririk sekula eskaini nuenik. Agian betiko kontuaren itxura du honek: gu gazteak ginela ez zen horrelakorik ikusten, langileak ginen gu zuen aldean!
Akaso.
tio-buenoak eta hormonak
Iruzkin 1
Utzi Erantzun bat

Pingback
by 507 « Ertokitik
2011 Abe 07 - 12:48
[...] sartzen naiz, gidatzeak eragiten didan tentsiorik gabe. Kuxkuxeroa naizen aldetik ere, trenak pasarte mundialak eskaintzen [...]